26 Eta diru hartan erosico duçu nahi duçuna, edo idi, edo ardi, orobat arnoa eta buztinoa eta gura çaren gucia: eta janen ditutzu çure Jainco Jaunaren aitzinean, eta atseguin hartuco duçue çuc eta çure etcheac,
27 Eta çure atheen barnean den lebitarrac: berautzu utz hura, ceren ez baitu berce ikustecoric çure ontasunean.
28 Hirur urthetaric berce hamarren bat berecico duçu orduan sorthuco çarozquitzun gucietaric, eta berez eçarrico duçu çure etchean.
29 Eta ethorrico dira lebitarra, ceinac berce çucenic eta ikustecoric çure içanean ez baitu, eta arrotza, eta umeçurça eta alharguna çure atheen barnean direnac, eta janen dute, eta aseco dira, çure Jainco Jaunac benedica çaitzan eguinen ditutzun escu-lan orotan.