7 Bainan ausnarreçaletaric, behatza urratua ez dutenetaric ez duçue jan behar, hala-nola camelutic, erbitic, sagarroitic: hauquiec ceren ausnarrean haritzen diren eta behatza urratua ez duten, lohi içanen çaizquitzuete.
8 Urdea ere, ceren behatza urratua duen eta ausnarreçale ez den, lohi içanen da; horien haraguiric ez duçue janen, eta hiliquiac uquituren ez dituçue.
9 Uretan daudecen arrain gucietaric hauquiec janen ditutzue: jan çatzue hegalac eta ezcatac dituztenac.
10 Bainan hegal eta ezcatagabecoric ez jan, lohiac direlacotz.
11 Hegastin xahu guciac jan çatzue.
12 Lohiac ez jan, erran nahi da arranoa, grifoina, eta itsas-arranoa,
13 Icsiona, saia eta mirua, bere motaren arabera;