11 Beharrac ez dira escas içanen çure egoitzaco lurrean: hargatic manatzen darotzut escua idec dioçoçun çure anaia escasian eta beharretan denari, çurequin lur berean dagoenari.
12 Çure anaia Hebrearra edo arreba Hebrearra saldua içaten çaitzunean, eta sei urthez cerbitzatu çaituenean, çazpigarren urthean libro igorrico duçu,
13 Eta ez duçu jasanen libro uzten duçuna escuac hutsic goan dadien;
14 Bainan bidecoa emanen dioçu arthaldetic, selharutic eta lacotic, ceinetan benedicatu baitzaitu çure Jainco Jaunac.
15 Orhoit çaiteci ceror gathibu içatu çarela Eguipton, eta çure Jainco Jaunac atheratu çaituela, eta hargatic orai ematen darotzut nic manamendu hau.
16 Çure sehiac ordean erraten badarotzu: Ez dut ilki nahi, ceren maite çaituztedan çu eta çure etchea; eta çure etchean onsa dela atzematen badu:
17 Ezten bat hartuco duçu eta haren beharria cilhatuco çure etcheco athean, eta bethi gucico çure sehi içanen da. Nescatoari ere orobat eguinen dioçu.