17 Ezten bat hartuco duçu eta haren beharria cilhatuco çure etcheco athean, eta bethi gucico çure sehi içanen da. Nescatoari ere orobat eguinen dioçu.
18 Libro igorri dituqueçunean, ez dituçu çure beguiac hequien ganic baztertuco, ceren cerbitzatu baitzaituzte sei urthez sariçale batec eguin çuqueen beçala, çure Jainco Jaunac benedica çaitzançat hari çaren lan gucietan.
19 Çure abere gorrietaric eta ardietaric, lehembici sorcen diren guciac, nahiz orots, nahiz urrix, sainduetsico diozcatzu çure Jainco Jaunari. Abere gorriaren lehen-sorthua ez duçu lanean erabilico, eta ardiarenari ez dioçu ilea moztuco.
20 Çure Jainco Jaunaren aitzinean janen ditutzue çuc eta çure etchecoec urthe oroz, Jaunac bereci duqueen lekuan.
21 Eta lehen-sorthuac balu narrio bat, edo maingu, edo itsu, edo berce nombaitic markets edo erphil balitz, ez da çure Jainco Jaunari imolatuco.
22 Bainan hura janen duçu çure hiriaren barnean: lohiac edo xahuac orobat janen dute halacoetaric orkazquia eta orenquia beçala.
23 Bakarric huntaric beguiratuco çare, janen ez baituçu hequien odola: bainan ura beçala lurrera ixurico duçu.