5 Bizquitartean çure Jainco Jaunaren minçoa ençuten baduçu, eta beguiratzen harec manatu eta nic egun çuri meçutu guciac, benedicaturen çaitu aguindu darotzun beçala.
6 Asco jendaiari maileguz emanen duçu, eta cerorrec nihoren ganic ez hartuco. Asco jendaien nausi eguinen çare eta nihor etzaitzu çuri nausituco.
7 Çure anaietaric bat, çure hiri berean daudecinetaric, çure Jainco Jaunac ematera dihoaquiçun lurrean, beharcera heldu balitz, ez duçu gogortuco çure bihotza, ez-etare hersico çure escua;
8 Bainan beharrari çabalduco dioçu, eta maileguz emanen dioçu escas duela ikusico duçuna.
9 Berautzu lerra daquiçun gogoeta tzar bat, eta çure bihotzean erran deçaçun: Çazpigarren urthea bihurçapeneco hurbilcen hari da: eta aldara detzatzun çure beguiac çure anaia beharra ganic, ez nahiz hari galdatzen duena maileguz eman: beldurrez-eta Jaunari oihu eguin deçan çure contra, eta bekatutzat jaçarria içan daquiçun.
10 Bainan emanen dioçu, eta ez duçu amarruqueriaric erabiliren haren beharren arincean, çure Jainco Jaunac benedica çaitzan bethi gucian eta escurat hartuco ditutzun eguiteco orotan.
11 Beharrac ez dira escas içanen çure egoitzaco lurrean: hargatic manatzen darotzut escua idec dioçoçun çure anaia escasian eta beharretan denari, çurequin lur berean dagoenari.