8 Bainan beharrari çabalduco dioçu, eta maileguz emanen dioçu escas duela ikusico duçuna.
9 Berautzu lerra daquiçun gogoeta tzar bat, eta çure bihotzean erran deçaçun: Çazpigarren urthea bihurçapeneco hurbilcen hari da: eta aldara detzatzun çure beguiac çure anaia beharra ganic, ez nahiz hari galdatzen duena maileguz eman: beldurrez-eta Jaunari oihu eguin deçan çure contra, eta bekatutzat jaçarria içan daquiçun.
10 Bainan emanen dioçu, eta ez duçu amarruqueriaric erabiliren haren beharren arincean, çure Jainco Jaunac benedica çaitzan bethi gucian eta escurat hartuco ditutzun eguiteco orotan.
11 Beharrac ez dira escas içanen çure egoitzaco lurrean: hargatic manatzen darotzut escua idec dioçoçun çure anaia escasian eta beharretan denari, çurequin lur berean dagoenari.
12 Çure anaia Hebrearra edo arreba Hebrearra saldua içaten çaitzunean, eta sei urthez cerbitzatu çaituenean, çazpigarren urthean libro igorrico duçu,
13 Eta ez duçu jasanen libro uzten duçuna escuac hutsic goan dadien;
14 Bainan bidecoa emanen dioçu arthaldetic, selharutic eta lacotic, ceinetan benedicatu baitzaitu çure Jainco Jaunac.