11 Eta çure Jainco Jaunaren aitzinean, çuc eta çure seme-alabec, muthil-nescatoec, çure atheen barnean den lebitarrac, eta çuequin daudecin arrotzac, umeçurz eta alhargunac eguinen ditutzue bozcariozco barazcariac çure Jainco Jaunac hautatu duen lekuan, haren icena han egon dediençat.
12 Eta orhoituco çare ceror gathibu içatu çarela Eguipton; eta manatuac direnac beguiratuco eta eguinen ditutzu.
13 Tabernacletaco besta-burua ere çazpi egunez celebratuco duçu, larrainetic eta lacotic çure fruituac bilduco ditutzunean;
14 Eta besta hartan bozcariozco barazcariac eguinen ditutzue, çuc eta çure seme-alabec, muthil-nescatoec, lebitarrac ere eta arrotzac, umeçurz eta alhargunac, çure atheen barnean direnec.
15 Çure Jainco Jaunari çazpi egunez besta celebratuco dioçu Jaunac hautatu duqueen lekuan: eta benedicatuco çaitu çure Jainco Jaunac çure fruitu orotan, eta çure escuetaco lan gucietan, eta bozcariotan içanen çare.
16 Urthean hiruretan çuganicaco guiçonqui guciac aguertuco dira çure Jainco Jaunaren aitzinera, hautatu duqueen lekuan: Airisetaco besta-buruz, Asteetaco besta-buruz eta Tabernacletaco besta-buruz. Ez dira Jaunaren aitzinera aguertuco escuac hutsic:
17 Bainan norcberac escainico du duenaren ereduz, bere Jainco Jaunaren benedicioneac eman içan dioenaren arabera.