1 Ez diotzatzu çure Jainco Jaunari imolatuco narrio edo cerbait baia duten ardia eta idia, hori çaioelacotz icigarriqueria bat çure Jainco Jaunari.
2 Çure herritan, çure Jainco Jaunac emanen darozquitzun hirietaric batean, atzemanac içanen direnean guiçon edo emaztequi, gaizquia Jainco Jaunaren aitzinean eguiten dutenac eta harequilaco patua hausten,
3 Goanez eta cerbitzatuz jainco arrotzac, eta adoratuz hequiec, iguzquia, ilharguia eta ceruco içarren oste guciac, nic manatu ez dudana;
4 Eta hortaz jaquinsu eguin baçaituzte, eta ençutearequin arduratsuqui bilhatu baçare, eta aurkitu eguia dela eta icigarriqueria hori Israelen eguin içan dela:
5 Çure hirico atheetara ilkiren ditutzu gauçaric tzarrena eguin içan duten guiçon eta emaztequia, eta harrica lehertuac içanen dira.