2 Çure herritan, çure Jainco Jaunac emanen darozquitzun hirietaric batean, atzemanac içanen direnean guiçon edo emaztequi, gaizquia Jainco Jaunaren aitzinean eguiten dutenac eta harequilaco patua hausten,
3 Goanez eta cerbitzatuz jainco arrotzac, eta adoratuz hequiec, iguzquia, ilharguia eta ceruco içarren oste guciac, nic manatu ez dudana;
4 Eta hortaz jaquinsu eguin baçaituzte, eta ençutearequin arduratsuqui bilhatu baçare, eta aurkitu eguia dela eta icigarriqueria hori Israelen eguin içan dela:
5 Çure hirico atheetara ilkiren ditutzu gauçaric tzarrena eguin içan duten guiçon eta emaztequia, eta harrica lehertuac içanen dira.
6 Hilcen dena, bi edo hirur lekucoren ahotic galduco da. Nihor ez da hila içanen lekucotasun bakar baten gainean
7 Lekucoen escua abiatuco çaio lehenic hilcera, eta guero populu gaineracoarena lothuco çaio, gaizquia çure erditic ken deçaçunçat.
8 Çutan erabaqui bat nequea eta itsua ikusico duçunean odolean eta odolean, eguitecoan eta eguitecoan, leguenean eta leguenean; eta ikusico ditutzunean çure hirico atheetaco juieen boçac ez daudecila alde berera; jaiqui çaite eta igan çure Jainco Jaunac hautatu duqueen lekura.