1 Aphecec, lebitarrec eta leinu hortaco bereco diren guciec ez dute pharteric ez primançaric içanen berce Israeldarrequin, ceren jaten baitituzte Jaunari eguinicaco sacrificio eta escainçac:
2 Eta berceric deusere ez dute hartuco beren anaien ontasunetic; ecen Jauna da bera hequien primança, berac erran içan dioeten beçala.
3 Hau içanen da aphecen çucena populuaren eta bitimac escaincen dituztenen baithan: imola deçaten edo idia, edo ardia, apheçari emanen diote sorbalda eta sabel-xumea,
4 Oguico, arnoco eta olioco picainetaric, eta ardi mozteticaco ileetaric pharte.
5 Ecen çure Jainco Jaunac çure leinu gucietaric hura hautatu du, Jaunaren aitzinean egoteco eta haren icenari eguimbideac bethetzeco, harec eta haren semeec bethi gucian.
6 Lebitar bat ilkitzen balitz çure hiri Israel gucian diren batetic, eta nahi balu ethorri Jaunac hautatu duqueen lekuan egotera,
7 Bere Jainco Jaunaren icenean eguimbideac betheco ditu, orduan Jaunaren aitzinean egonen diren bere anaiec beçala.