1 Noiz-ere çure Jainco Jaunac xahutu baitituzque jendaiac ceinen lurra eman gogo baitarotzu, eta hura goçatuco baituçu, eta hango hiri eta etchetan egonen baitzare;
2 Çure Jainco Jaunac goçatzera emanen darotzun lurraren erdian hirur hiri berecico ditutzu,
3 Bidea artharequin xuxenduz; eta çure lurreco eremu gucia hirur çathitan bardin eçarrico duçu, guiçona hil duen ihesliarrac hauçoan aurki deçan norat ihes eguin.
4 Huna leguea guiçon hilçaile ihesliarrarena, ceinari ez baitzaio bicia kendu behar: norbaitec ustecabez bere laguna jo badu, eta frogatzen bada ez atzotic ez-eta herenegundic gaitzirizcoric etzuela harençat,