1 Noiz-ere çure Jainco Jaunac xahutu baitituzque jendaiac ceinen lurra eman gogo baitarotzu, eta hura goçatuco baituçu, eta hango hiri eta etchetan egonen baitzare;
2 Çure Jainco Jaunac goçatzera emanen darotzun lurraren erdian hirur hiri berecico ditutzu,
3 Bidea artharequin xuxenduz; eta çure lurreco eremu gucia hirur çathitan bardin eçarrico duçu, guiçona hil duen ihesliarrac hauçoan aurki deçan norat ihes eguin.
4 Huna leguea guiçon hilçaile ihesliarrarena, ceinari ez baitzaio bicia kendu behar: norbaitec ustecabez bere laguna jo badu, eta frogatzen bada ez atzotic ez-eta herenegundic gaitzirizcoric etzuela harençat,
5 Bainan harequin lañoqui goan cela oihanera egur ebaquitzera, eta egurren haustean haizcora escutic jauci citzaioela, eta burdinac, guiderretic atheraturic, jo eta hil dioela bere adisquidea; aitzinean erranicaco hirietaric batera ihes eguinen du, eta bicico da;
6 Beldurrez-eta odola ixuria duenaren ahaide hurbilena, minac harturic, jarraiqui daquioen, eta atzeman deçan bidea luceeguia bada, eta jo deçan heriotzea merecitu ez duena, ceren ez baita erakutsia hila denaren alderaco gaitzirizcoric batere baçuela.