12 Hiri hartaco çaharrec igorrico dituzte guiçonac, kenduco dute ihes-lekutic, eta ceinaren odola ixuria içan baita hainaren ahaide hurbilenaren escuetara emanen dute, eta hila içanen da.
13 Etzaquizquio urricalduco, eta hobenic etzuen odola xahutuco duçu Israelen gainetic, çuri ongui guertha daquiçunçat.
14 Ez dituçu atheratuco eta nihorat eramanen çure lagunaren cedarri aitzinecoec landatu dituztenac çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurrean, ceina goçatzeco hartuco baituçu.
15 Lekuco bat ez da asquico norbaiten contra, nola-nahico gaizqui eta gaixtaqueria gatic: bainan bi edo hirur lekucoren ahoan içanen da garbitasun osoa.
16 Baldin lekuco gueçurti bat atheratzen bada guiçon baten contra, leguea hautsi duela jaçarriz,
17 Xuritzeco duten biac aguertuco Jaunaren aitzinera, orduco aphecen eta juieen aitzinean.
18 Eta artha handienarequin bilhatzean, aurkitzen badute lekuco falsua gueçurrez minçatu dela bere anaiaren contra,