7 Hargatic manatzen darotzut hirur hiri hequiec batetic bercera bardin urrun eçar detzatzun.
8 Bainan çure Jainco Jaunac hedatu dituqueenean çure mugac çure arbasoei cin eguin dioeten beçala, eta hequiei aguindu lur gucia eman daroqueçunean,
9 (Baldin bizquitartean beguiratzen baditutzu haren manamenduac, eta eguiten baduçu nic egun meçutzen darotzudana, hura baita çure Jainco Jauna maithatzea eta bethi haren bidetan ibilcea), berhatuco ditutzu berce hirur hiri, eta aitzinean erranicaco hirur hirien nombrea bikunduco duçu;
10 Hobengabearen odola ez dadiençat ixur çure Jainco Jaunac goçatzera emanen darotzun lurrean, eta etzadiençat odolez hobendun içan.
11 Bainan baldin norbaitec, bere lagunaren alderaco gaitzirizco duelaric, celatac hedatu baditu haren biciari, eta atheraturic jo badu eta hil, eta ihes eguin erran diren hirietaric batera,
12 Hiri hartaco çaharrec igorrico dituzte guiçonac, kenduco dute ihes-lekutic, eta ceinaren odola ixuria içan baita hainaren ahaide hurbilenaren escuetara emanen dute, eta hila içanen da.
13 Etzaquizquio urricalduco, eta hobenic etzuen odola xahutuco duçu Israelen gainetic, çuri ongui guertha daquiçunçat.