1 Eta handic abiaturic, ethorri guinen itsaso Gorrira deraman mortura, Jaunac niri erran çarotan beçala, eta lucez ibili guinen Seirgo mendiaren inguruan.
2 Eta Jaunac erran çarotan:
3 Asqui inguracatu duçue mendi hori; çoazte ipharraldera.
4 Eta populuari manu-eguioçu, erraten dioçularic: Iraganen çarete Seirren dauden Esauren seme çuen anaien mugac gaindi, eta çuen beldur içanen dira.
5 Artharequin beguira çaizte beraz hequiei jaçarric eguitetic; ecen hequien lurretic ez darotzuet emanen oinac eguin deçaqueen hatza bera ere, ceren Esauri eman baitiot Seirgo mendia goçatzera.
6 Jatecoac dirutan erosico eta janen ditutzue; ura erosiric hartuco duçue, eta edanen.
7 Çure Jainco Jaunac benedicatu çaitu çure escuetaco eguinça gucitan; eçagutu du çure bidea, nola iraganen cinduen mortu handi hau, berrogoi urthez çurequin çagoelaric çure Jainco Jauna, eta deus etzauçu escastu.