4 Eta populuari manu-eguioçu, erraten dioçularic: Iraganen çarete Seirren dauden Esauren seme çuen anaien mugac gaindi, eta çuen beldur içanen dira.
5 Artharequin beguira çaizte beraz hequiei jaçarric eguitetic; ecen hequien lurretic ez darotzuet emanen oinac eguin deçaqueen hatza bera ere, ceren Esauri eman baitiot Seirgo mendia goçatzera.
6 Jatecoac dirutan erosico eta janen ditutzue; ura erosiric hartuco duçue, eta edanen.
7 Çure Jainco Jaunac benedicatu çaitu çure escuetaco eguinça gucitan; eçagutu du çure bidea, nola iraganen cinduen mortu handi hau, berrogoi urthez çurequin çagoelaric çure Jainco Jauna, eta deus etzauçu escastu.
8 Eta iragan guintuenean gure anaia Esauren semeac, Seirren çaudecinac, Elatheco eta Asiongaberreco bide celhaia barna, ethorri guinen Moabeco mortura deraman bidera.
9 Eta Jaunac erran çarotan: Ez beçaçu gudu eman Moabitarrei, eta ez eguin horiei guerlaric: ez darotzut ecen batere emanen horien lurretic, ceren Lothen semeei eman baitiotet Ar goçatzera.
10 Emitarrac içan ciren horco lehembicico egoiliarrac, populu larria eta hazcarra, eta Naiz gorac nola Enaquen odolecoac,