1 Guerlara atheratzen baçare çure etsaien contra, eta ikusten baditutzu hequien çaldieria eta orga-lasterrac eta çuc duçuna baino gaitzagoa dela etsaiaren armadaco ostea, ez içan hequien beldur, ceren çure Jainco Jauna Eguiptoco lurretic atheratu çaituena çurequin baita.
2 Eta gudua ja hurbildua denean, aphez-handia aguertuco da armadaren aitzinera, eta hula minçatuco da populuari:
3 Adi çaçu, Israel: egun ematen dioçue gudu çuen etsaiei, ez bedi lotsa çuen bihotza; ez içan beldurric; berautzue amor eguin; ez betzaiztzate ikara;
4 Ceren çuen erdian baita çuen Jainco Jauna, eta çuen alde guducatuco baita çuen etsaien contra galceco çoritic çuen atheratzeco.
5 Aitzindariec ere, armadac aditzen dituela, ceinec beren andanetan oihu eguinen dute: Nor da guiçona etche berri bat eguin eta hartan egoten hasi ez dena? bihoa, eta itzul bedi bere etcherat, beldurrez-eta guerlan hil dadien, eta berce bat lehenic jar dadien haren etchean.
6 Nor da guiçona mahasti bat landatu duena, eta oraino arduratu ez duena, oroc hartaric jan deçacaten beçala? bihoa, eta itzul bedi bere etchera, beldurrez-eta guerlan hil dadien, eta berce guiçon batec eguin deçan haren eguimbidea.