17 Bainan ezpataren ahoaz hilen ditutzu, erran nahi da Hethearra, Amorhearra, Cananearra, Pherecearra, Hebearra eta Jebusearra, çure Jainco Jaunac manatu darotzun beçala,
18 Beldurrez-eta beren jaincoençat eguin dituzten icigarriqueria guciac eguiten irakats detzatzueten, eta bekatu çuen Jainco Jaunaren alderat eguin deçaçuen.
19 Lucez sethiatuco duçunean hiri bat, eta harcecotzat hura trenchadaz inguratuco duçunean, ez ditutzu ebaquico çuhaitzac ceinen fruituac jan baiteçaquetzu, eta ez duçu inguruan haizcoraz bazterrac xahutu behar, ceren-eta çuhaitza çur bat baita eta ez guiçon bat, eta guerlarien ostea çure contra ez baiteçaque berha.
20 Bainan çuhaitza ez denean fruitutacoa bainan bai larrecoa eta berce ascotaco on dena, ebac çaçu, eta eguizquitzu tresnac, hartu arteo çure contra guducatzen den hiria.