2 Eta gudua ja hurbildua denean, aphez-handia aguertuco da armadaren aitzinera, eta hula minçatuco da populuari:
3 Adi çaçu, Israel: egun ematen dioçue gudu çuen etsaiei, ez bedi lotsa çuen bihotza; ez içan beldurric; berautzue amor eguin; ez betzaiztzate ikara;
4 Ceren çuen erdian baita çuen Jainco Jauna, eta çuen alde guducatuco baita çuen etsaien contra galceco çoritic çuen atheratzeco.
5 Aitzindariec ere, armadac aditzen dituela, ceinec beren andanetan oihu eguinen dute: Nor da guiçona etche berri bat eguin eta hartan egoten hasi ez dena? bihoa, eta itzul bedi bere etcherat, beldurrez-eta guerlan hil dadien, eta berce bat lehenic jar dadien haren etchean.
6 Nor da guiçona mahasti bat landatu duena, eta oraino arduratu ez duena, oroc hartaric jan deçacaten beçala? bihoa, eta itzul bedi bere etchera, beldurrez-eta guerlan hil dadien, eta berce guiçon batec eguin deçan haren eguimbidea.
7 Nor da guiçona emaztegai batequin hitzemana, eta oraino hartu ez duena? bihoa eta itzul bedi etcherat, beldurreceta berce guiçon batec har deçan hura.
8 Horiec erran ondoan, erranen dute goitico, eta populuari minçatuz: Nor da guiçon beldurtia eta bihotzez icipera? bihoa, eta itzul bedi etcherat, beldurreceta lotsaraz detzan bere anaien bihotzac, bera icialduraz harritua den beçala.