7 Nor da guiçona emaztegai batequin hitzemana, eta oraino hartu ez duena? bihoa eta itzul bedi etcherat, beldurreceta berce guiçon batec har deçan hura.
8 Horiec erran ondoan, erranen dute goitico, eta populuari minçatuz: Nor da guiçon beldurtia eta bihotzez icipera? bihoa, eta itzul bedi etcherat, beldurreceta lotsaraz detzan bere anaien bihotzac, bera icialduraz harritua den beçala.
9 Eta armadaco aitzindariac ixildu ondoan, eta solasa akabatu dutenean, ceinec bere ezcardac guduco xuxenduco dituzte.
10 Hiri baten harceco hurbilduco çatzaioenean, lehenic baquea escainico dioçu.
11 Onhesten badu, eta atheac idequitzen badarozquitzu, han den populu guciac bicia içanen du, eta cerbitzatuco çaitu figoa pagatuz.
12 Ez badu ordean paturic eguin nahi, eta guerla ematen hasten baçaitzu, sethiatuco duçu.
13 Eta çure Jainco Jaunac escuetaratuco darotzunean, han diren guiçonqui guciei ezpataren ahoaz emanen dioçuete,