1 Çure Jainco Jaunac eman gogo darotzun lurrean atzematen denean guiçon hil baten gorphutza, eta jaquina ez bada nor den hilcequetaz hobendun,
2 Adinez çaharrenac eta çure juieac ilkico dira, eta hila den lekutic neurtuco dute cembat den inguruco hirietaraino.
3 Eta orotaric hurbilena cein den eçagutu duquetenean, hiri hartaco çaharrenec hartuco dute arthaldetic miga bat uztarria erabiligabea eta lurra goldeaz urratu ez duena;
4 Eta eramanen dute haran basa eta harritsu egundaino iraulia eta eraina içan ez den batera, eta hall burua moztuco diote migari: