1 Çure Jainco Jaunac eman gogo darotzun lurrean atzematen denean guiçon hil baten gorphutza, eta jaquina ez bada nor den hilcequetaz hobendun,
2 Adinez çaharrenac eta çure juieac ilkico dira, eta hila den lekutic neurtuco dute cembat den inguruco hirietaraino.
3 Eta orotaric hurbilena cein den eçagutu duquetenean, hiri hartaco çaharrenec hartuco dute arthaldetic miga bat uztarria erabiligabea eta lurra goldeaz urratu ez duena;
4 Eta eramanen dute haran basa eta harritsu egundaino iraulia eta eraina içan ez den batera, eta hall burua moztuco diote migari:
5 Eta hurbilduco dira Lebiren seme apheçac, çure Jainco Jaunac hautatu dituqueenac berari bethe detzotençat eguimbideac, beraren icenean eman deçaten benedicionea, eta hequien ahoco hitzetic erabaqui ditecen eguiteco guciac, eta xahu ala lohi diren gauçac oro:
6 Eta hiri hartaco sorcez çaharrenac ethorrico dira hilera, eta garbituco dituzte escuac haranean joa içan den migaren gainera,
7 Eta erranen dute: Ez dute gure escuec ixuri odol hau, eta gure beguiec ez dute ikusi.