10 Atheratu baçare çure etsaien contra gudura, eta çure Jainco Jaunac escuratu badarozquitzu, eta presonierac eramatean,
11 Hequien artean ikusi baduçu emaztequi eder bat, eta maithatzen baduçu eta emaztetzat nahi,
12 Sarraracico duçu çure etcherat: moztuco ditu bere ileac eta behatzac;
13 Eta utzico du soinecoa ceinarequin atzemana içan baita, eta çure etchean jarriric, hilabethe batez deithoratuco ditu bere ait-amac, eta guero hurbilduco çatzaio, harequin lo eguinen duçu eta çure emazte içanen da:
14 Bainan guerorat ez bada çure gogaraco, libro igorrico duçu, dirutan ecin salduco duçu, ez-eta çure gaihenciaz çaphatuco, ahalquea eman dioçulacotz.
15 Guiçon batec balin baditu bi emazte, bata maite eta bercea higüin dituenac, eta biec haren ganic içan badituzte haurrac, eta higüinaren semea balin bada lehenic sorthua;
16 Eta aitac bere semeen artean nahi balu bere ontasuna çathitu, maite duen emaztearen semea ecin eguinen du premu, ez-eta eçarrico ahal higüinaren semearen aitzinean;