16 Eta aitac bere semeen artean nahi balu bere ontasuna çathitu, maite duen emaztearen semea ecin eguinen du premu, ez-eta eçarrico ahal higüinaren semearen aitzinean;
17 Bainan premutzat eçagutuco du higüinaren semea, eta oro bikunean emanen diozca dituen içatetaric, ecen hura da haurretaric lehembicicoa eta hari çaio çor premutasuna.
18 Guiçon batec balin badu seme bat bihurria eta oçarra, bere ait-amen manua aditzen ez duena, eta erançuna içan ondoan, nardatzen baita hequiei beguiratzeaz,
19 Hartuco dute, eta hiri hartaco çaharrenei eramanen erabaquietaco athera,
20 Eta hequiei erranen dute: Gure seme hau oçarra eta bihurria da, narda du gure erançuquien ençuteaz, galduquerian, liçunquerian eta aseetan dabila.
21 Hirico populuac harricatuco du, eta hilen da, gaizquia çuen erditic ken deçaçuençat, eta Israel gucia, hori aditzean, ikaran jar dadien.
22 Guiçon batec heriotzea mereci duen gaizquia eguin duenean, eta hilcera condenaturic, urkabetic dilindan eçarria içan denean,