20 Eta hequiei erranen dute: Gure seme hau oçarra eta bihurria da, narda du gure erançuquien ençuteaz, galduquerian, liçunquerian eta aseetan dabila.
21 Hirico populuac harricatuco du, eta hilen da, gaizquia çuen erditic ken deçaçuençat, eta Israel gucia, hori aditzean, ikaran jar dadien.
22 Guiçon batec heriotzea mereci duen gaizquia eguin duenean, eta hilcera condenaturic, urkabetic dilindan eçarria içan denean,
23 Haren gorphutza ez da habean egonen, bainan egun berean ehorcico da, habetic dagoena Jaincoaz delacotz madaricatua, eta ez duçu behinere kutsatuco çure Jainco Jaunac goçatzera emanen darotzun lurra.