6 Eta hiri hartaco sorcez çaharrenac ethorrico dira hilera, eta garbituco dituzte escuac haranean joa içan den migaren gainera,
7 Eta erranen dute: Ez dute gure escuec ixuri odol hau, eta gure beguiec ez dute ikusi.
8 Beguitharte eguioçu, Jauna, Israelgo çure populu berrerosi duçunari, eta ez beçaçu haren gain eman Israelgo çure populuaren erdian ixuria içan den odol hobengabea. Eta hequien gainetic kendua içanen da odolaren hobena.
9 Eta çu, eguin duqueçunean Jaunac manatua, garbi içanen çare ixuria içatu den odol hobengabetic.
10 Atheratu baçare çure etsaien contra gudura, eta çure Jainco Jaunac escuratu badarozquitzu, eta presonierac eramatean,
11 Hequien artean ikusi baduçu emaztequi eder bat, eta maithatzen baduçu eta emaztetzat nahi,
12 Sarraracico duçu çure etcherat: moztuco ditu bere ileac eta behatzac;