1 Çure anaiaren idia edo ardia errebelatua ikusi-eta, etzare aitzina goanen, bainan bihurtuco dioçu.
2 Çure anaia ez balitz ere çure ahaidea, eta eçagutzen ez baduçu, abereac çure etcherat eramanen dituçu, eta han egonen dira çure anaiac bilha eta har ditzan arteo.
3 Halaber eguinen duçu asto, soineco, eta çure anaiaren edocein gauça galdua denaz atzematen baduçu, ez duçu bazterrerat utzico, ez delacoan çurea.
4 Baldin çure anaiaren astoa edo idia bidean erori dela ikusi baduçu, etzare axolagabe goanen, bainan xutitzen lagunduco duçu.
5 Emaztequiac ez du guiçon soinecoric jauncico, eta guiçonac ez du emaztequi soinic erabilico: ecen holacoric eguiten duena higüingarri çaio Jaincoari.
6 Bidean çoacelaric, çuhaitz batean edo lurrean aurkitzen baduçu xori ohance bat, eta ama umeen edo arroitzeen gainean badago, ama ez duçu umeequin iduquico;