13 Guiçonac emazte bat harcen badu eta guero higüincen,
14 Eta hura certaz utz estacuruqueta balin badabila, hari iratchiquiz leloric tzarrena, eta erraten badu: Emazte hau hartu içan dut, eta hurbildu natzaionean, ez dut doncella aurkitu:
15 Ait-amec hartuco dute beren alaba, eta berequin eramanen diozcate haren doncellatasuneco hatzac hirico athean dauden çaharrei;
16 Eta aitac erranen du: Horri eman diot ene alaba emazte; ceren higüincen duen,
17 Leloric tzarrena ematen dio, erranez: Ez dut çure alaba doncella aurkitu; eta huna hauquiec dira ene alabaren doncellatasuneco hatzac. Hirico çaharren aitzinean hedatuco dute soinecoa:
18 Eta hiri hartaco çaharrec guiçona hartuco dute eta açotatuco,
19 Condenatzen dutelaric berçalde ehun siclo cilharrezco ematera nescatcharen aitari, ceren leloric tzarrena hedatu duen Israelgo doncella baten gainean; eta emaztetzat içanen du, eta bere bician ecin utzico du.