17 Leloric tzarrena ematen dio, erranez: Ez dut çure alaba doncella aurkitu; eta huna hauquiec dira ene alabaren doncellatasuneco hatzac. Hirico çaharren aitzinean hedatuco dute soinecoa:
18 Eta hiri hartaco çaharrec guiçona hartuco dute eta açotatuco,
19 Condenatzen dutelaric berçalde ehun siclo cilharrezco ematera nescatcharen aitari, ceren leloric tzarrena hedatu duen Israelgo doncella baten gainean; eta emaztetzat içanen du, eta bere bician ecin utzico du.
20 Baicic-eta haren errana eguia bada, eta nescatcha ez bada doncella aurkitu,
21 Iraicico dute bere aitaren etcheco athetic campora, eta hiri hartaco guiçonec harricatuco dute, eta hilen da; ceren itsusqueria eguin duen Israelen, bere aitaren etchean bere burua lohituz: eta gaizquia kenduco duçu çure erditic.
22 Guiçon batec berce baten emaztearequin lo eguin badu, biac hilen dira, erran nahi da guiçon eta emaztequi elkarrequin likistu direnac: eta gaizquia Israeldic kenduco duçu.
23 Nescatcha doncella bat hitzemana bada guiçon batequin, eta norbaitec hirian atzematen badu, eta harequin etzaten bada,