19 Condenatzen dutelaric berçalde ehun siclo cilharrezco ematera nescatcharen aitari, ceren leloric tzarrena hedatu duen Israelgo doncella baten gainean; eta emaztetzat içanen du, eta bere bician ecin utzico du.
20 Baicic-eta haren errana eguia bada, eta nescatcha ez bada doncella aurkitu,
21 Iraicico dute bere aitaren etcheco athetic campora, eta hiri hartaco guiçonec harricatuco dute, eta hilen da; ceren itsusqueria eguin duen Israelen, bere aitaren etchean bere burua lohituz: eta gaizquia kenduco duçu çure erditic.
22 Guiçon batec berce baten emaztearequin lo eguin badu, biac hilen dira, erran nahi da guiçon eta emaztequi elkarrequin likistu direnac: eta gaizquia Israeldic kenduco duçu.
23 Nescatcha doncella bat hitzemana bada guiçon batequin, eta norbaitec hirian atzematen badu, eta harequin etzaten bada,
24 Biac erakarrico ditutzu hiri hartaco athera, eta harrica lehertuac içanen dira: nescatcha, ceren hirian içan-eta, deihadar eguin ez duen: guiçona, ceren ahalquea eman dioen bere lagunaren emazteari, eta gaizquia çure erditic kenduco duçu.
25 Bainan guiçonac hitzemana den nescatcha campoetan atzeman badu, eta lothuric, harequin etzan bada, bera bakarric hilen da: