6 Bidean çoacelaric, çuhaitz batean edo lurrean aurkitzen baduçu xori ohance bat, eta ama umeen edo arroitzeen gainean badago, ama ez duçu umeequin iduquico;
7 Bainan utzico duçu goatera, umeac atchiquitzen ditutzularic, ongui guertha daquiçunçat, eta lucez bici çaitecen.
8 Etche berri bat eguin duqueçunean, teilatuari inguruan eguinen dioçu harrasitto bat, beldurrez odola ixur dadien çure etchean, eta hobendun içan çaitecen norbait erorcen bada, eta gain-behera ambilcen.
9 Ez beçaçu berce haciric erain çure mahastian, beldurrez erain duçun hacitic eta mahastitic sorthuco direnac orobat sainduetsiac içan ditecen.
10 Etzare idiarequin eta astoarequin batean iraulcen harico.
11 Ilearequin eta liho-hariarequin ehoricaco soinecoric ez duçu jauncico.
12 Çure soineco capari lau izquinetan eguinen diotzatzu litsac soca mehez.