8 Etche berri bat eguin duqueçunean, teilatuari inguruan eguinen dioçu harrasitto bat, beldurrez odola ixur dadien çure etchean, eta hobendun içan çaitecen norbait erorcen bada, eta gain-behera ambilcen.
9 Ez beçaçu berce haciric erain çure mahastian, beldurrez erain duçun hacitic eta mahastitic sorthuco direnac orobat sainduetsiac içan ditecen.
10 Etzare idiarequin eta astoarequin batean iraulcen harico.
11 Ilearequin eta liho-hariarequin ehoricaco soinecoric ez duçu jauncico.
12 Çure soineco capari lau izquinetan eguinen diotzatzu litsac soca mehez.
13 Guiçonac emazte bat harcen badu eta guero higüincen,
14 Eta hura certaz utz estacuruqueta balin badabila, hari iratchiquiz leloric tzarrena, eta erraten badu: Emazte hau hartu içan dut, eta hurbildu natzaionean, ez dut doncella aurkitu: