1 Guiçon batec emazte bat hartu badu, eta içan ondoan ez bada haren gogoan sarthu cerbait baia itsusiren gatic, senharrac iscribatuco du uzteco agueri bat, escura emanen dio, eta bere etchetic igorrico du
2 Eta ilki ondoan, berme senhar bat harcen badu,
3 Eta hunec ere higüincen badu, eta uzteco agueria ematen badio, eta bere etchetic igorcen badu, edo bercela hil bada;
4 Lehembicico senharrac ecin hartuco du emaztetzat, lohitua delacotz, eta Jaunaren aitzinean gaitzesgarri eguina: ez jasanaraz horretaco bekatua çure Jainco Jaunac goçatzera emanen darotzun lurrari.
5 Guiçon bat ezcomberri denean, ez da guerlara goanen, eta ez diote herrico cargüetaric gainera emanen, bainan bere etchean egonen da hobenic gabe, boz dadiençat urthe batez bere emaztearequin.
6 Ez duçu bahi orde hartuco ez gaineco ihara-harria ez azpicoa: ecen emaileac bere bicia bahi ematen darotzu.
7 Guiçon bat atzemana bada bere anaia Israelgo semeetaricacoari celata hedatzen; eta hura salduric, saria hartu badu, hila içanen da eta gaizquia kenduco duçu çure erditic.