14 Ez dioçu çorra ukatuco çure anaia noharroin beharrari, edo arrotz çurequin dagoenari çure toquian eta çure atheen barnean;
15 Bainan egun berean, iguzquia etzan gabe bihurtuco dioçu bere lanaren saria; ceren beharra baita, eta hartaric behar baitu bere burua mantenatu; beldurreceta çure contra Jaunari oihu eguin dioçon, eta çuri bekatutaco iratchiquia içan daquiçun.
16 Aitac ez dira semeen orde hilac içanen, ez-eta semeac aiten orde: bainan nor-bere gaizquia gatic hilen da.
17 Ez dioçute çucena hautsico arrotzari eta umeçurçari, eta ez dioçu alhargunari bahitzat soinecoa hartuco.
18 Orhoit bequiçu Eguipton gathibu içatu çarela, eta çure Jainco Jaunac atheratu çaituela handic. Hargatic manatzen darotzut eguin deçaçun gauça hori.
19 Uzta çure landan eguin duqueçunean, eta ahanciric escumen bat utzi baduçu, etzare itzulico haren bilha; bainan arrotza, umeçurça eta alharguna utzico ditutzu harcera, çure Jainco Jaunac benedica çaitzan çure escuetaco lan gucietan.
20 Oliben fruituac bildu badituçu, ondoen gainean guelditu direnen bilcera etzare itzulico; bainan utzico diotzatzuete arrotzari, umeçurçari eta alhargunari.