7 Guiçon bat atzemana bada bere anaia Israelgo semeetaricacoari celata hedatzen; eta hura salduric, saria hartu badu, hila içanen da eta gaizquia kenduco duçu çure erditic.
8 Artharequin beguira çaite leguenaren gaitzeco bidetara eguitetic, bainan eguiçu cer-ere irakatsico baitarotzute Lebiren odoleco aphecec, nic manatu diotedanaren arabera, eta arduraquin bethe çaçu.
9 Orhoit bequiçue Mariari çuen Jainco Jaunac eguin cioenaz bidean, Eguiptotic ilki cinetenean.
10 Çure lagunari galdatuco dioçunean çor darotzun cerbait, etzare haren etchean sarthuco bahi harcera;
11 Bainan egonen çare athean, eta duena berac emanen darotzu.
12 Beharra bada ordean bahiac ez du gauric emanen çure etchean,
13 Bainan iguzquia etzan aitzinchean bihurtuco dioçu; bore soinecoan lo eguiten duelaric, benedica çaitzan, eta çucen aurkitua içan çaitecen çure Jainco Jaunaren aitzinean.