8 Artharequin beguira çaite leguenaren gaitzeco bidetara eguitetic, bainan eguiçu cer-ere irakatsico baitarotzute Lebiren odoleco aphecec, nic manatu diotedanaren arabera, eta arduraquin bethe çaçu.
9 Orhoit bequiçue Mariari çuen Jainco Jaunac eguin cioenaz bidean, Eguiptotic ilki cinetenean.
10 Çure lagunari galdatuco dioçunean çor darotzun cerbait, etzare haren etchean sarthuco bahi harcera;
11 Bainan egonen çare athean, eta duena berac emanen darotzu.
12 Beharra bada ordean bahiac ez du gauric emanen çure etchean,
13 Bainan iguzquia etzan aitzinchean bihurtuco dioçu; bore soinecoan lo eguiten duelaric, benedica çaitzan, eta çucen aurkitua içan çaitecen çure Jainco Jaunaren aitzinean.
14 Ez dioçu çorra ukatuco çure anaia noharroin beharrari, edo arrotz çurequin dagoenari çure toquian eta çure atheen barnean;