1 Baldin batzuen artean makur bat atheratu bada eta juieei buruz goan badira: cein-ere ikusi baituquete çucembidean, hari emanen diote irabaci; cein-ere impioquerian, eta hura impiotzat condenatuco dute.
2 Bainan hobendunac çaharoaz mereci duela ikusten badute, lurrean etzanaracico dute eta çafraracico. Bekatua nolaco, çafraldia halaco içanen da:
3 Halaco moldez bizquitartean non çafrac ez baitira berrogoietan iraganen; çure anaia ez dadiençat goan çure aitzinean itsusqui phorrocaturic.
4 Ez dioçu ahoa lothuco larrainean çure bihiac tapicatzen dituen idiari
5 Bi anaia elkarrequin bici içan badira, eta bat hil haurric gabe, cenduaren emaztea ez da bercerequin ezconduco, baicic-ere bere senhar cenaren anaiarequin, ceinac hartuco baitu eta bere anaiari ondocoac emanen;
6 Eta emazte harenganicaco seme çaharrena deithuco du bere anaiaren icenaz, haren icena ez dadien gal Israeldic.