13 Ez dituçu xacaxtan phisu desbardinac içanen, bata handiagoa eta bercea ttipiagoa;
14 Eta çure etchean ez dira içanen bi gaitzeru, handiagoa eta ttipiagoa.
15 Phisu bat içanen duçu çucena eta eguiazcoa, eta gaitzeru bat bardina eta eguiazcoa, lucez bici çaitecençat çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurrean.
16 Ecen çure Jainco Jaunac gaitzets du holacoric eguinen duena, eta gaitzirizcotan daduca çucembide ez den gucia.
17 Orhoit çaite Amalequec cer eguin çarotzun bidean, Eguiptotic ilkitzen cinelaric,
18 Nola atheratu çarotzun, eta nola hil cituen çure armadaco azquenac, ceinac akiduraz jarriac baitzauden, goseac eta nekeac ehoa cinelaric, eta etzen Jaincoaren beldur içatu.
19 Beraz çure Jainco Jaunac phausua eman darotzuqueenean, eta çuri azpicotu darozquitzuqueenean jendaia guciac inguruan, aguindu darotzun lurrean, Amalequen icena ceru-petic eceztatuco duçu. Berautzu ahanz daquiçun.