7 Bainan anaiaren emaztea, legueaz çor çaioena, ez badu hartu nahi, hirico athera eguinen du emaztequiac, eta çaharrei buruz goanen da, eta erranen diote: Ene guiçonaren anaiac ez du bere anaiaren icena eraiqui nahi Israelen eta ez nau hartu nahi emaztetzat.
8 Eta berehala hurbilaracico dute, eta galdeac eguinen diozcate. Ihardesten badu: Ez dut emaztetzat hartu nahi,
9 Emaztequia hurbilduco çaio çaharren aitzinean, kenduco dio oinetacoa çangotic, eta thu eguinen dio beguithartera, eta erranen dio: Hola eguinen çaio bere anaiaren etchea eraiqui nahi ez duenari.
10 Eta haren etchearen icena Israelen içanen da Ointhustuaren etchea.
11 Bi guiçonec elkarren artean makur bat içaten badute, eta bat berceari liscarcen abiatzen baçaio, eta bercearen emazteac bere senharra atheratu nahiz hazcarragoaren aztaparretaric, eta escua ematen badu, eta ahalquesun diren lekuetaric lotzen bada,
12 Moztuco dioçu escua, eta etzare haren urricariz hautsico.
13 Ez dituçu xacaxtan phisu desbardinac içanen, bata handiagoa eta bercea ttipiagoa;