9 Emaztequia hurbilduco çaio çaharren aitzinean, kenduco dio oinetacoa çangotic, eta thu eguinen dio beguithartera, eta erranen dio: Hola eguinen çaio bere anaiaren etchea eraiqui nahi ez duenari.
10 Eta haren etchearen icena Israelen içanen da Ointhustuaren etchea.
11 Bi guiçonec elkarren artean makur bat içaten badute, eta bat berceari liscarcen abiatzen baçaio, eta bercearen emazteac bere senharra atheratu nahiz hazcarragoaren aztaparretaric, eta escua ematen badu, eta ahalquesun diren lekuetaric lotzen bada,
12 Moztuco dioçu escua, eta etzare haren urricariz hautsico.
13 Ez dituçu xacaxtan phisu desbardinac içanen, bata handiagoa eta bercea ttipiagoa;
14 Eta çure etchean ez dira içanen bi gaitzeru, handiagoa eta ttipiagoa.
15 Phisu bat içanen duçu çucena eta eguiazcoa, eta gaitzeru bat bardina eta eguiazcoa, lucez bici çaitecençat çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurrean.