3 Eta orduan içanen den apheçari hurbilduco çare, eta erranen dioçu: Aithor dut egun çure Jainco Jaunaren aitzinean sarthu naicela gure arbasoei cin eguinez emanen çarocula aguindu cioeten lurrean.
4 Eta apheçac sasquia çure escuetaric hartuz, eçarrico du çure Jainco Jaunaren aldarearen aitzinean.
5 Eta erranen duçu çure Jainco Jaunaren aitzinean: Siriarra goan cen ene aitaren ondotic, ceina jautsi baitzen Eguiptora, eta han arrotz ibili hainitz jende gutirequin; eta berhatu cen populu handi, hazcar eta nihonereco oste bat eguiten çuela.
6 Eta Eguiptoarrec atsecabe eman eta jaçarri çarocuten, lan gogorrenac gainera emanez.
7 Eta deihadar eguin guinaroen gure arbasoen Jainco Jaunari, seinac ençun baiquintuen, eta itsusi cituen gure atsecabea, nekeac eta hestura,
8 Eta bere escu hazcar eta beso çabalaz Eguiptotic atheratu guintuen laztura gaitzaren, ikuscari eta sendagaila handien erdian;
9 Eta sarraraci gaitu leku hunetan, eta eman darocu esnea eta eztia darioen lurra.