11 Eta egun hartan Moisec populuari manu eguin çuen, cioelaric:
12 Hautchec xutic egonen dira Garicimgo mendiaren gainean, Jordanea iragan-eta, populuaren benedicatzeco: Simeon, Lebi, Juda, Isacar, Josep eta Benjamin.
13 Eta berce aldetic, madaricatzeco Hebalgo mendian xutic içanen dira hauquiec: Erruben, Gad, Aser, Çabulon, Dan eta Nefthali.
14 Eta lebiarrec deiagora eguinen dute, eta Israelgo guiçon guciei erranen diote goraqui:
15 Madaricatua guiçona eguiten duena jainco-itchura bernuçatua eta urthua, Jaunaren gaitzigarriqueria, oficialearen escu-lana, eta hura leku gordean eçarcen duena. Eta populu guciac ihardetsico du, eta erranen du: Biz.
16 Madaricatua bere ait-amei ohore bihurcen ez diotena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
17 Madaricatua bere lagunaren mugarriac aldaratzen dituena. Eta populua guciac erranen du: Biz.