16 Madaricatua bere ait-amei ohore bihurcen ez diotena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
17 Madaricatua bere lagunaren mugarriac aldaratzen dituena. Eta populua guciac erranen du: Biz.
18 Madaricatua itsua bidetic makurraracico duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
19 Madaricatua arrotzaren, umeçurçaren eta alhargunaren çucena ceihercen duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
20 Madaricatua bere aitaren emaztearequin lo eguiten duena eta haren oheco estalguia aguercen duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
21 Madaricatua edocein abererequin lo eguiten duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
22 Madaricatua lo eguiten duena bere arrebarequin, bere aitaren edo amaren alaba denarequin. Eta populu guciac erranen du: Biz.