19 Madaricatua arrotzaren, umeçurçaren eta alhargunaren çucena ceihercen duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
20 Madaricatua bere aitaren emaztearequin lo eguiten duena eta haren oheco estalguia aguercen duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
21 Madaricatua edocein abererequin lo eguiten duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
22 Madaricatua lo eguiten duena bere arrebarequin, bere aitaren edo amaren alaba denarequin. Eta populu guciac erranen du: Biz.
23 Madaricatua bere amaguinarrebarequin lo eguiten duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
24 Madaricatua bere anaia ixilean jotzen duena. Eta populu guciac erranen du: Biz.
25 Madaricatua hobengabe den odolaren ixurceco emaitzac harcen dituena. Eta populu guciac erranen du: Biz.