8 Eta legue huntaco hitz guciac harrien gainean iscribatuco ditutzu garbiqui eta agueriqui.
9 Eta Moisec eta Lebiren odoleco apheçac Israel guciari erran cioten: Atzar çaite Israel, eta adi çaçu; egun eguin çare çure Jainco Jaunaren populua:
10 Ençun çaçu beraz haren minçoa, eta beguira çatzu haren manamendu eta erabaqui, nic çuri meçutzen darozquitzudanac.
11 Eta egun hartan Moisec populuari manu eguin çuen, cioelaric:
12 Hautchec xutic egonen dira Garicimgo mendiaren gainean, Jordanea iragan-eta, populuaren benedicatzeco: Simeon, Lebi, Juda, Isacar, Josep eta Benjamin.
13 Eta berce aldetic, madaricatzeco Hebalgo mendian xutic içanen dira hauquiec: Erruben, Gad, Aser, Çabulon, Dan eta Nefthali.
14 Eta lebiarrec deiagora eguinen dute, eta Israelgo guiçon guciei erranen diote goraqui: