14 Eta hequietaric ez baçare makurcen, ez escuin ez ezquer, eta ez baçare jainco arrotzei jarraiquitzen, eta cerbitzatzen ez badituçu.
15 Bainan ençun nahi ez baduçu çure Jainco Jaunaren hitza beguiratzeco eta bethetzeco haren manamendu, eta ceremonia, nic çuri egun meçutzen darozquitzudanac, madaricione hauquiec oro ethorrico dira çure gainera, eta iratchiquico çaizquitzu.
16 Madaricatua içanen çare hirian, madaricatua bazterretan.
17 Madaricatua çure selharua, eta madaricatua çure manca.
18 Madaricatuac çure sabeleco fruitua eta çure lurreco fruitua, çure idiarthaldeac eta ardi-arthaldeac.
19 Madaricatua içanen çare sarcean, eta madaricatua ilkitzean.
20 Jaunac çure gainera igorrico ditu gosetea eta erromeseria, eta madaricionea eçarrico du eguinen ditutzun lan gucietan, leher eta laster gal çaitzan arteo, çure eguitate guciz tzarren gatic, ceinetaz bazterrerat utzi bainauçu.