3 Benedicatua çu hirian, eta benedicatua bazterretan.
4 Benedicatuac çure sabeleco fruituac, çure lurreco fruituac, çure acienden fruituac, çure abere larrizco arthaldeac, eta çure hespiletaco ardiac.
5 Benedicatua çure selharua, eta benedicatua çure manca.
6 Benedicatua içanen çare sarcean eta ilkitzean.
7 Jaunac trumbilca çure aitzinean erorraracico ditu çure contra jaiquico diren etsaiac: bide batez ethorrico dira çure contra, eta çazpiz eguinen dute ihes çure beguitharteari.
8 Jaunac benedicionea igorrico du çure arnoteguiaren gainera, eta çure escuetaco lan gucien gainera, eta hartuco duçun lurrean benedicatuco çaitu.
9 Jaunac beretzat çutan eraiquico du populu bat saindua, cin eguin içan darotzun beçala, baldin çure Jainco Jaunaren manamenduac beguiratzen badituçu, eta haren bideetan ibilcen baçare.