37 Eta içanen çare galdua, erranquiçun eta irrigarri bat populu guciençat, ceinetara eramanen baitzaitu Jaunac.
38 Haci hainitz arthiquico duçu lurrera, eta guti bilduco, ceren xartalec iretsico baitituzte oro.
39 Mahastia landatuco duçu eta haitzurtuco, eta ez duçu arnoric edanen, ez-eta hartaric deusere bilduco, ceren harrec xahutuco baitute.
40 Olibac içanen ditutzu çure eremu gucietan, eta etzare olioz gançutuco. ceren ixurico eta galduco baitira.
41 Semeac eta alabac içanen ditutzu, eta etzare hequietaz goçatuco, ceren gathibu eramanac içanen baitira.
42 Herdoac iretsico ditu çure çuhaitz guciac eta çure lurreco fruituac.
43 Çurequin lur berean dagoen arrotza iganen da çure gainera, eta gorago içanen da; çu ordean jautsico çare eta içanen çare beherago.