41 Semeac eta alabac içanen ditutzu, eta etzare hequietaz goçatuco, ceren gathibu eramanac içanen baitira.
42 Herdoac iretsico ditu çure çuhaitz guciac eta çure lurreco fruituac.
43 Çurequin lur berean dagoen arrotza iganen da çure gainera, eta gorago içanen da; çu ordean jautsico çare eta içanen çare beherago.
44 Çuc hari maileguz hartuco dioçu, eta ez dioçu maileguz emanen. Hura içanen da buruan, eta çu içanen çare buztanean.
45 Eta madaricione horiec guciac ethorrico dira çure gainera, jarraiquico çaizquitzu eta iratchiquico xahu çaitecen arteo, ceren ez duçun nahi içan ençun çure Jainco Jaunaren hitza eta beguiratu meçutu darozquitzun manamenduac eta ceremoniac.
46 Eta çure baithan eta çure ondoregoa baithan mendeen mendetaraino içanen dira ikuscari eta sendagaila harrigarriac,
47 Ceren çure Jainco Jauna cerbitzatu ez duqueçun bozcariotan eta çure bihotzeco goiheratasunean, gauça orotaco nasaicia gatic.