10 Egun çuen Jainco Jaunaren aitzinean çarete guciac, çuen aitzindariac, leinuetaco çabarrac eta irakasleac, Israelgo populu gucia,
11 Çuen haurrec eta emazteac, eta çuequin campetan dagoen arrotza, egur-eguileez eta urquetariez berme guciac,
12 Iragan çaitecençat çure Jainco Jaunaren batasunera, eta çure Jainco Jaunac egun çurequin jotzen duen cinera,
13 Çutaric eguiteco bere populua, eta bera içateco çure Jaincoa, aguindu darotzun beçala eta cin eguin cioeten beçala çure arbaso Abraham, Isaac eta Jacobi.
14 Eta jotzen dudan patu hau, eta berritzen dudan cin hau, ez dira çuençat bakarric,
15 Bainan hemen direnen eta ez direnençat.
16 Çuec ecen badaquiçue nola egotu içan garen Eguiptoco lurrean, eta nola iragan garen jendaien erditic, ceinetaric iragaitean,